Eneko Maiz, Gipuzkoako txapeldunorde trinketean

Ataria 2018ko urtarrilaren 24a

Eskuz banakako Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen lehen finalak jokatu dira asteburuan Irurako Ametsa pilotalekuan. Oiarpe, Urnieta (bitan) eta Bergara klubek lortu dituzte txapelak, Mundarro, Azkoitia, Eple eta Behar Zana mendean hartuta.

1. Eskuz banaka, kadeteak: OIARPE (Zalakain) 30 / MUNDARRO (Lizeaga) 17

2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA (Aldunberri) 35 / AZKOITIA (Azkoitia) 17

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: EPLE (Taberna) 31 / BERGARA (Muguruza) 40

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) 29 / URNIETA (Loitegi) 40

Eskuz binakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburuan ekingo diote lehiari pilotariek: 5 talde ariko dira kadetetan, 9 bikote jubeniletan, 6 talde nagusien 1. mailan eta 12 talde nagusien 2. mailan.

Hurrengo finalak martxoaren 4an jokatuko dira: gizonezkoen paleta argentinarrekoak Irungo Ramuntxo Berri trinketan eta xarekoak Irurako Ametsan. Martxoaren 11an, bestalde, gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira ikusgai, Iruran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!