Erakutsiz ikasi

Erniobeako ikasleak, bisitari

Irune Alfonso 2018ko urtarrilaren 31

Pasa den ostiralean, hilak 19, bisitatxo bat izan zen Ataria-n. Oraingo honetan, Amasa-Villabonan dagoen Erniobea eskolako DBH-ko ikasleak gerturatu ziren Ataria-ra.

Goiza erredakzioan igaroz; eraikina ezagutu zuten,  erredakzio barrura sartu, bulegoak eta bilera gelak ikusi eta bertako martxa ezagutu zuten. Komunikabide baten nondik-norakoak, alegia.

Gainera, Atariako lan egiteko modua azaltzeaz gain, irratia ere ongi ikusi zuten, izan ere, ikusi baino gehiago erabili egin zuten, lehiaketa batean parte hartuz. Erniobeako ikasleak oso pozik eta gogotsu ibili ziren galderak erantzuten eta proba desberdinei aurre egiten.

13 ikasle etorri ziren gurera. Horietako gutxik izan zuten aukera lehiaketa irabazteko, denek ordea, Ataria barrutik ezagutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!