2018/02/25 19:30

Ez dok Hiru: Euskal musikaren benetako istorioa, antzezlana

Ez dok Hiru: Euskal musikaren benetako istorioa, antzezlana
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Hizkuntza: Euskaraz

Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez 

Musiko-aktoreak: Adrian Garcia de los Ojos, Maria Arriaga, Ivan Allue, 

Zuzendaria: Jokin Oregi

Ez dok hiru-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko berriari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Herriko imaginario musikalaren errepaso ironikoa, absurdu eta dibertigarria da hau. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorerekin paratekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!