‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Villabonan

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Galtzaundi euskara taldeak antolatuta, urtarrilaren 24ean, asteazkenean Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan egingo da hitzaldia 18:30ean.

 

"Posible al da Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Villabonan?" Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Villabonan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak eta Imanol Artolak.

Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren kale neurketak Villabonan emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!