Oihana Iguaranek AEBetako jardunaldi batzuetan parte hartuko du

Ataria 2018ko urtarrilaren 17a

Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea izeneko jardunaldia antolatu du Reneko Euskal ikerguneak, Mintzola Ahozko Lantegiaren laguntzarekin. Amasarrarekin batera, Jone Miren Hernandez ikertzaileak, Maialen Lujanbiok eta Miren Artetxek hartuko dute parte.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra National Cowboy Poetry Gathering topaketak egingo dira Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerrek antolatuta. Topaketetan euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten beste zenbait ekintza ere egingo dira, besteak beste, Bertsolari filma eskainiko da.

Hernandezek, Lujanbiok, Artetxek eta Iguaranek Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea jardunaldian parte hartuko dute. Amasako bertsolaria, gaur egun, Bertsoaren Agenda. Agenda settingak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina ikerlana ari da burutzen.

Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlana daramate, besteak beste, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldi edota argitalpenen sustapena egiten eta kantu inprobisatuaren Kulturartea Mapa izenekoa osatzen. 2016ko uztailean Europa bat-batean kulturen arteko topaketen barruan sortu zen, urtarrila bukaeran osatko diren jardunaldiak antolatzeko ideia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!