Etxeondoko haurrentzako parkearen berrikuntza lanak hasi dira

Ataria 2018ko urtarrilaren 15a

Osotasunean 29.294 euroko kostua izango dute berrikuntza lanek eta lurra zein umeak jolasteko gailuak aldatuko dira.

Villabonako Udalak Osatuz Herrigintza programa barruko lehenengo birmoldaketa planean jasota bezala Etxeondo auzoko Bizkaia parkea guztiz berrituko du. Zizurkilen kokatutako Garra S.L. izan da lanak aurrera eramateko ardura hartu duen enpresa.

Osatuz Herrigintza programaren barruko hurrengo faseetan agertzen den bezala, Amasa-Villabonako beste parkeen berrikuntza egiten jarraitzea da udalaren nahia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!