Oinkariko 13 dantzari Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketan

Ataria 2018ko urtarrilaren 12a

Larunbatean 16:30etik aurrera Legazpiko Latxartegi aretoan jokatuko da lehen kanporaketa eta hilaren 28an, Villabonako Gurea aretoan egingo da bigarren saioa. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen ditu txapelketak.

Larunbateko kanporaketak 11 eta 15 urte arteko dantzariek parte hartuko dute. Haurrentzako Soinu Zahar txapelketan 15 neskek hartuko dute parte, eta 2003 eta 2006 urteen artean jaiotako kategorian Oinkari dantza taldeko Maddi Begiristain, Naroa Legarra, Maren Goya, Iraia Cambra, Leire Arratibel, Aiara Altuna, Alaia Santano, Naiet Jauregi eta Irati Madera ariko dira, guztiak Villabona-Amasakoak. Beraiekin batera, Amaia Aizpuru zizurkildarra eta Maria Ansa anoetarra ariko dira.

Umeentzako XXIV. Aurresku txapelketaren barruan, berriz, hamar parte hartzaileetatik bi eskualdekoak izango dira eta biak ere Oinkari dantza taldean ibiltzen direnak: Aritz Maiza alegiarra eta Andoni Zumeta larrauldarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!