Opera saio bat, lehen aldiz, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2018ko urtarrilaren 12a

Datorren ostegunean, urtarrilaren 18an, Giacomo Pucciniren Madama Butterfly lana proiektatuko dute Gurea zineman, 20:15ean.

Lehen aldia izango da Amasa-Villabonan opera saio bat proiektatuko dutena. Saioa aldez aurretik grabatutakoa izango da, eta honek arrakasta izanez gero, zuzeneko saioak eskaintzen hasiko dira. Astean zehar eskaintzearen arrazoia zera da: zuzeneko saioak, astegunetan egiten dituztela Europan.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, Amasa Kafetegian eta Basajaun liburudendan. Aurrez erosita 7 euroko salneurria izango dute, eta egunean bertan erosiz gero, 10 eurokoa. Gainera, ikuskizunaren atsedenaldian luntx bat eskainiko dute.

Bestalde, kultur sailak herritarrei zuzendutako talde baten bidez hauspotu nahi du operarekiko zaletasuna.  Operaren lagunen taldea sortu dute, herriko kultur taldeetan parte hartzen duten kide batzuekin. Tartean dira, besteak beste, aurkezpen ekitaldira gerturatu diren Ana Iparragirre, Asier Vitoria eta Sofía Quílez. Taldeak billabonatarrak ikuskizun honetan parte hartzera nahiz taldean parte hartzera gonbidatu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!