Bigarren aldian sua itzali ondoren txostena egin dute suhiltzaileek eta leherketa zerk eragin duen argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. Lekukoek adierazi dutenez, ibilgailuaren atzealdean piztu da sua.
Gauerdian leherketa handia entzun dute Oriamendi auzoko bizilagunek. Auto batek su hartu du eta inguruan zegoen beste bat ere kaltetu du. Suhiltzaileak bertaratu eta sua itzali dute. Goizaldeko 03:00 aldera beste abisu bat jaso dute sua berpiztu egin delako.
Bigarren aldian sua itzali ondoren txostena egin dute suhiltzaileek eta leherketa zerk eragin duen argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. Lekukoek adierazi dutenez, ibilgailuaren atzealdean piztu da sua.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?