Urbieta eta Arangurenentzat izan da Pebeten oroimenezkoa

Ataria 2017ko abenduaren 30a

VI. Antton Pebeten Oroimenezko esku pilota txapelketa jokatu da arratsaldean Villabonako Bearzana pilotalekuan. Eskualdeko ordezkari bakarra zen bertan, eta Urbietak txapela eraman du Asteasura.

Finalaren aurretik joko garbiko partida jokatu da Bearzanan. Munduko pilotari onenak etorri dira Angelutik Villabonara, eta ospearen pareko ikuskizuna eskaini dute: ikusgarria. 

Ondoren Pebeten oroimenezkoaren finala hasi da. Gorriz, Urbieta eta Aranguren; urdinez, Arrieta eta Zezeaga. Baina finalak ez du kolorerik izan. Gorriak markagailuan segidan egin dute zuloa, eta amaiera arte aldeari eustea lortu dute. Bereziko gogotsu ikusi da Xabi Urbieta. Tantoa amaitzen beti bezain artista, eta finala gogotsu jokatzen. Azken emaitza 22-11koa izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!