Behar Zana elkarteko Gabonetako errifen sari-banaketa

Ataria 2017ko abenduaren 26a

Gloria Lauroba billabonatarrak jaso du Behar Zana elkarteko Gabonetako errifen sari nagusia (6211 zenbakiarekin), Kiko Merino Behar Zana elkarteko lehendakariaren eta Jabier Aranzabe idazkariaren eskutik.

Saski ederra, bidaia eta Oria merkatarien elkarteko saltokietan erosketa egiteko 1000 euroko erosketa-txartela. Beste hiru sarien irabazleek, berriz, saski txikiagoak eta Oria merkatarien elkarteko saltokietan erosketa egiteko 200 euroko erosketa-txartelak eskuratu dituzte:

1. saria. Villabonako Garmendia harategian saldua:  8933 zenbakia.

2. saria. Jon Zurutuza (Zizurkil): 9985 zenbakia.

3. saria. Garikoitz Galarraga (Larraul): 1420 zenbakia. 

Argazkian, Jabier Aranzabe Behar Zanako idazkaria, Gloria Lauroba lehen sariaren irabazlea Eñaut Urbano bilobarekin eta Kiko Merino Behar Zana elkarteko lehendakaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!