Iraganaren lekuko eta etorkizunaren izarra

Ataria 2017ko abenduaren 2a

Villabona Oriamendi plaka ja 1 1512235898601
Villabona Oriamendi plaka ja 2 1512235905360
Villabona Oriamendi plaka ja 3 1512235911816
Villabona Oriamendi plaka ja 4 1512235918295
Villabona Oriamendi plaka ja 5 1512235924049
Villabona Oriamendi plaka ja 6 1512235932639
Villabona Oriamendi plaka ja 7 1512235939823
Villabona Oriamendi plaka ja 8 1512235946113
Villabona Oriamendi plaka ja 9 1512235953287
Villabona Oriamendi plaka ja 10 1512235959818
Villabona Oriamendi plaka ja 11 1512235965901
Villabona Oriamendi plaka ja 12 1512235972874

Oriamendi auzoak 60 urte bete dituela-eta festa egin zuten maiatzaren 1ean, eta orain plaka bat jarri dute auzoko iturrian, urteurren hori gogoan izateko.

Plaka erakutsi aurretik, Juan Ignazio Sarasola auzokideak hartu du hitza eta gogoan izan du maiatzean egindako "egun eder eta polita". Eta gogoan izan ditu "urte zailetan beraien familia aurrera atera zituzten gurasoak. Gure oroimena eta esker ona eskaini genion guraso haiei. Egun hura ahaztuta geratu ez dadin, erabaki zen oroigarri bat auzoaren bihotzean kokatzea. Oroigarri hori izan dadila iraganeko lekuko eta etorkizunaren izarra". 

Hitzak entzun eta gero, plaka erakusteko ardura auzoko zaharrenari, Jesusa Mendizabali, eta senar-emazte zaharrenei, Teodoro Mujikari eta Teresa Goyari egokitu zaie. Ondoren, dantzariek agurra dantzatu dute, eta ekitaldia amaitzeko familia argazkia ateratzeko aukera izan da.

Erlazionatuak

Villabonako Oriamendik 60 urte

Jon Miranda Labaien 2017 api 27 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!