Bederatzi domina

Ataria 2017ko abenduaren 1a

Urtea amaitzeko Espainiako Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Danok Danena Halterofiliako gaztetxoek.

Azaroaren 25ean, Madrilen, Espainiako 15 urte azpikoen txapelketa jokatu zen. Villabona eta Zizurkilgo Danok Danena Halterofilia taldeko pultsulariak bertan izan ziren.

Nesketan, Aynabel Davilak 53 kiloko kategorian lehen postua lortu zuen. Nesken sailkapen orokorrean, aldiz, bigarren markarik onenak lortu zituen. Horien artean, Euskadiko bi marka berri jarriz.

Mutiletan, Jon Kepa Kortajarenak 45 kiloko kategorian lehen postua lortu zuen. Xabier Amonarrizek gauza bera egin zuen 77 kilotan. Mutilen sailkapen orokorrean, Amonarrizek markarik onenak lortu zituen, Euskadiko bi errekor berri ezarriz.

Hiru pultsulari hauek Iruñean azaroaren 4an ospatu ziren Euskadiko 15 eta 17 urte azpikoen txapelketak lortu zituzten; baita Zarautzen azaroaren 11an ospatu zen Gipuzkoakoa ere.

Espainiakoarekin, urtea bukatzeko oso emaitza onak lortu dituzte. Xabier Amonarrizek oraindik beste aukera bat izango du borobiltzeko, abenduaren 12tik 18ra Perun ospatuko den Joko Iberoamerikarretan.

2017ari bukaera emateko, datorren abenduaren 16an, Villabonako Olaederra Kiroldegian, Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa ospatuko da. Bertan, Zarautz, Irun eta Danok Danena taldeek parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!