Villabonan pertsona bat hil zuen kamioilariaren aurkako epaiketa hasi da

Ataria 2017ko azaroaren 27a

2015eko abuztuaren 3an, N-1 errepidean, bederatzi kilometroz kontrako noranzkoan gidatu ondoren Villabonan istripu bat eragin zuen, non Errenteriako emakume bat hil zen. Hildakoaren senideen abokatuak 15 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat.

Giza hilketa delitua egotzi diote. Kamioi gidariak ia hamar kilometro gidatu zituen kontrako norabidean, Alegiatik Villabonaraino. Aurrez aurre egin zuen talka auto baten kontra, eta ondorioz, kotxeko gidaria hil zen. Irurako Angulas Aginaga enpresan lan egiten zuen Oreretako emakumezkoa.

Giza hilketa delituaz gain, alkoholaren eraginpean gidatzea egotzi diote kamioilariari, izan ere, istripuaren unean egindako frogaren arabera, ia zortzi aldiz gainditu baitzuen baimendutako alkohol tasa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!