Aldaketekin dator Antton Pebet pilota txapelketa

Ataria 2017ko azaroaren 23a

VI. Antton Pebeten Oroimenezko eskuz binakako txapelketa aurkeztu dute gaur Behar Zana Pilota Elkarteko kideek. Abenduaren 1ean hasi eta hilaren 30ean amaituko da.

VI. edizioan aldaketa nabarmena sartu dute Behar Zanako kideek. Orain arte, Pebeten oroimenezko txapelketan adinaren araberako maila desberdinak izaten ziren. Aurten, gazteak eta elite mailako afizionatuak elkarrekin jarri dituzte, bikote oso interesgarriak eta parekatuak osatuz. Txapelketak, beraz, maila bakarra izango du.

Egutegiari dagokionez ere aldaketarekin dator aurtengo edizioa. Datak aurreratu beharrean izan dira, eta horren eraginez, Pebeten oroimenezkoa abenduaren 1ean hasiko da, final zortzirenetako bi partidekin. Abenduaren 2an jokatuko dira beste bi lehiak. Ostiraleko jaialdia 19:00etan hasiko da, eta larunbatekoa, 17:30ean. Final laurdenak abenduaren 5ean eta 15ean jokatuko dira. Finalerdiak hilaren 23an, eta final handia, abenduaren 30ean. Partida guztiak Villabonako Bearzana pilotalekuan jokatuko dira, eta sarrera doakoa izango da.

Pilotariei dagokienez, afizionatu eta gazte mailako punta-puntako pilotariak aukeratu dituzte. Guztientzat ez da lekurik izan, baina daudenen maila zalantza guztietatik at dago. Lau bikote final laurdenetan sartuko dira lehian. Aurrez, zortzi bikoteren arteko kanporaketak jokatuko dira. Tolosaldeko zazpi pilotari daude oroimenezkoan, eta Villabonako jaietako txapelketako irabazleak ere ohi bezala final zortzirenetan sartu dituzte (Urmeneta-Urruzola).

FINAL ZORTZIRENAK

Abenduak 1, ostirala, 19:00etan

  • Urbieta (Asteasu)-Aranguren /Prieto-Sarasa (*Prietok Zubizarreta ordezkatuko du)
  • Urmeneta-Urruzola (Asteasu)/Santxo-Esnaola (Txarama, eta Behar Zanako pilotaria)

Abenduak 2, larunbata, 17:30ean

  • Arrieta-Zezeaga/Zubiria (Berrobi)-Eskiroz
  • Eneko Labaka (Albiztur)-Mariezkurrena II/Espinal-Aizpuru (Asteasu)

FINAL LAURDENETAN, ondorengo lau bikoteak sartuko dira: Alberdi-Gorrotxategi; Salaberria-Garmendia; Peru Labaka (Zizurkil)-Etxeberria eta Exposito-Telletxea (Albiztur).

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!