Eneko Maiz munduko txapelketan

Ataria 2017ko azaroaren 23a

Eneko Maiz billabonatarra Argentinan dago, 22 urte azpiko Munduko Txapelketa jokatzen, eskuz, trinketean.

Buenos Airesen astelehenean jokatu zuen lehen partida, Txileko ordezkariaren aurka. Maizek 15-3 eta 15-1 irabazi zion. Asteartearen kubatarraren aurka jokatu zuen billabonatarrak. Maiz 15-1 eta 15-5 nagusitu zen. Atzo mexikarraren aurka jokatu eta galdu egin zuen billabonatarrak, ondorioz, finalerdietan Frantzia izango du aurkari Maizek. Hortik aurrera, finala geratuko litzaioke billabonatarrari, munduko txapeldun geratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!