Kepa Nazabalek eta Aitor Otamendik irabazi dute sega desafioa

Ataria 2017ko azaroaren 18a

Herriko gazteen arteko sega desafioa izan da gaur Amasan; Kepa Nazabal eta Aitor Otamendi izan dira batetik, eta Jon Beldarrain eta Joseba Astiasarain, bestetik. Nazabalek eta Otamendik irabazi dute lehia.

Asteburu bakarrarekin nahikoa ez, eta San Martin festak ospatzen ari dira gaur ere Amasan. Goizean, ume krosa izan da, eta sega desafioa izan da ondoren. Kepa Nazabalek eta Aitor Otamendik irabazi dute, Joseba Astiasarain eta Jon Beldarrainen aurka. 

Herri bazkaria egin dute, eta arratsaldean, bertso saioa izango da elizan: Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Haritz Mujika arituko dira bertsotan, eta Imanol Artola Felix izango da gai jartzailea.

Ondoren, Martina sorgina agurtuko dute. Ez fa festa amaituko, ordea; gauean musika izango da Dj Gatxet eta Dj Zigor DZrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!