Abenduaren 9ko manifestaziorako deia

Ataria 2017ko azaroaren 11

Abenduaren 9an manifestazioa deitu dute Bake Artisauek, Parisen; herritarrei manifestazioan parte hartzeko deialdia egin diete gaur Amasan.

"Frantziako Gobernuak euskal presoei aplikatzen dizkien salbuespeneko neurriak bertan behera utz ditzala eskatzeko" deitu dute manifestazioa Bakegileek, eta Sare mugimendu herritarraren babesa ere badu. 

Estanis Iriarte antolatzaileetako batek garrantzitsutzat jo du ahalik eta jende gehien joatea: "Aiztondo bailaratik autobus bat betetzeko erronka jarri dugu: ea lortzen dugun!", azaldu du. Autobusean izena emateko zerrendak jarri dituzte dagoeneko Villabonako Iratzar tabernan; ondorengo egunetan Amasa kafetegian, Errekan eta Iru-Aldetan ere jarriko dituzte.

Iriartek azaldu duenez, abenduaren 9ra bitarte beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte deialdia zabaltzeko; hasteko, azaroaren 16an, osteguna, mobilizazioaren aurkezpena egingo dute 20:30ean pleno aretoan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!