80 pilotari IV. Udazken Festan

Ataria 2017ko azaroaren 3a

Datorren igandean izango da Villabonako Beartzana pilotalekuan.

Azaroaren 5ean inoiz izan duen parte hartze handiena izango du aurtengo IV. Udazken Pilota Festak. Aurtengoan jaialdiak lau talde izango ditu Behar Zana talde antolatzailearekin batera. Beste hiru pilota taldeak honako hauek dira: Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta iparraldetik Angeluko Hardoytarrak.
 
Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako 80 neska eta mutilek parte hartuko dute 10:00etan hasiko den jaialdian. Eskuz zein palaz arituko dira partida motxak jokatuz eta joko garbi erakustaldia ere izango da.
 
Guztira 65 partida jokatuko dira eta jaialdia 12:30ean amaitzea espero da; ondoren, Behar Zana elkartean hamaiketako ederra dastatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!