Lahar Elkargoak, Villabonako Udalarekin batera antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak diruz lagundutako ikastaroa da. Gerontologia arloan lan egiten duten eta etxebizitzan menpekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzenduta dago. Doakoa da ikastaroa. Gabriela Mondragon psikologoak eskainiko du.
Parte hartu nahi dutenek Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora jo beharko dute izen ematera.