Autobus lineen berrantokaletari alegazioak aurkeztu dizkio Amasa-Villabonako Udalak

Ataria 2017ko urriaren 27a

Amasa-Villabonako Udalak informazioa jakinarazi die herritarrei, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu duen Lurraldebus lineen berrantolaketaren inguruan.

Foru plan honekin bat ez datorrenez, oraingo autobus linea guztien frekuentzian murrizpen bat eragin duelako, udalak beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu dituela, bai denboran, baita forman ere.

Alegazio honetan, non gobernu taldeak eginiko analisiari bizilagunek kexak gehitu zaizkien, momentuan indarrean dauden autobus erdi-zuzenen linea (Tolosa-Villabona-Donostia), ibilbideko herri guztietan gelditzen den Tolosa-Donostia linea eta Ospitaletatik pasatzen den lineako frekuentzia mantentzeko beharra azpimarratzen da. Horrez gain, Magisteritzako fakultateko geltokia mantentzea eskatzen da unibertsitate kanpusarekin dauden konexioak ez zapuzteko eta Resa Guipuzcoanan zegoen geltokiari beste irtenbide bat aurkitzeko galdegiten da.

Alegazio hauek, udalak formalki eginiko gaitzespenari gehitzen zaizkio, aurreko bi udetan frekuentzietan eragindako murrizketen harira. Proiektu honetan hartutako neurriek kaltea eragin dietenez herritar askori, Amasa-Villabonako Udalak beharrezkoak diren pauso guztiak emango dituela jakinarazi du, bere herrikideen interesak defendatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!