Odol-ateratzea Gurea antzokian, anbulatorioan beharrean

Ataria 2017ko urriaren 23a

Amasa-Villabonako Odol-emaileen elkarteko kideek jakinarazi dutenez, urriaren 27an egingo den odol-ateratzea, Gurea antzokiko lehen solairuan egingo dute, anbulatorioan berrikuntza lanetan ari direlako.

 

Kokalekua aldatu badute ere, ordutegi bera mantenduko da: 18:00etatik 20:30era, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!