Amasako mendi duatloia, banaka eta erreleboka

Ataria 2017ko urriaren 19a

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren barruko proba jokatuko da igandean, urriaren 22an, Amasan: XXV. Mendi Duatloia.

Berrikuntza errelebokako lasterketa izango da. Banakakoek zein bikotekakoek 11:00etan hartuko dute irteera. Korrika 4,25 kilometro egingo dituzte hasieran. Bizikletan 17 km eta berriro korrika 2,5.
Izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar da aurrez: banaka 15 euro eta erreleboka 25 euro. Egunean bertan 5 euro gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!