Asteburuko ikuskizunetarako sarrerak salgai Villabonan

Ataria 2017ko urriaren 3a

Ostiralean, Hambre ikuskizuna izango da Aljibean 20:00etan eta igandean Pupu eta Loreren emanaldia 17:00etan Gurea aretoan.

Ostiral honetan Hambre ikuskizuna, antzerkia, musika eta gastronomia biltzen duena izango da Villabonako Aljibean. Alderdi gastronomikoa prestatzeko aurrez jakin behar dute zenbat jende joango den, beraz, aurretik  hartu behar dira Amasa kafetegian. Asteazkena, urriak 4, 14:00ak arte bakarrik egongo dira sarrerak salgai.

Bestalde Imanol Urbietaren kantutegian oinarrituta Pupu eta Lorek Haizearen Herrira haur ikuskizuna eskainiko dute igandean, 17:00etan. Sarrerak ostiraleko 14:00ak arte erosi ahal izango dira Amasa kafetegian, eta denak saldu ez badira, igandean bertan Gurea antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 16:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!