Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Beñat Iguaranek hirugarren egin du Seguran

Jon Miranda Labaien 2017ko irailaren 30a

Jon Martinek irabazi du bigarren final-laurdena, 673,5 puntu lortuta. Honenbestez Bastidan kantatuko du urriaren 28ko finalaurrekoan.

655,5 puntu batu ditu bertsolari amasarrak. Indartsu hasi du saioa zortziko handian Jon Martinekin batera. Txirrindulariarwn paperean sartuta arrazoiz beteriko hiru bertso bota ditu eta ederki borobildu du ofizioa.

Zortziko txikian eta puntu erantzunean oker handirik gabe aritu da amasarra eta berriz nabarmendu da hamarreko txikian, ariketa horretan txalo gehien jaso duten bertsoak jasoz. Diabetesa duten bi gaixoren paperean sartura ederki baliatu du Iguaranek kantukidea medikua izatea. Bikain aritu da eskualdeko bertsolaria.

Hauxe izan dute bertsolariek bakarka aritzeko gaia kartzelakoan: "prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean azken galdera bat egin dizute; erantzun gabe aldegin duzu". Iguaranek Mikel Goñi bailitzan kantatu du. Ederki borobildu du jarduna umoretik.

Bigarren egin du Nerea Elustondok, laugarren Ander Fuentesek, bosgarren Unai Gaztelumendik eta seigarren Feliz Zubiak.

Bastidan kantatuko du Jon Martinek, Igor Elortza, Sustrai Colina eta final-laurdenetatik sailkatutako beste hiru bertsolarirekin batera. Urriaren 28an izango da lehen finalaurrekoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!