Gurasoentzat ikastaroak egingo dira Villabonan

Ataria 2017ko irailaren 18a

Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak 0-9 eta 10-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduriko ikastaroak antolatu ditu.

Ikastaro hauen helburua seme-alaben ongizatea eta garapena sustatzea da, gurasoei bere seme-alaben heziketan parte hartzeko ezagupen eta baliabideak eskainiz.

Eguna eta ordua hizkuntzaren arabera banatuko dira. Informazio guztia udaletxean izango da, 943 69 21 00 telefonoan. Izen emateko epea irailaren 22an, ostiralean, bukatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!