50 postu eta hamaika aukera

Ataria 2017ko irailaren 9a

Irrintzi Elkarteak antolatutako XXII. Azoka Berezia egin dute goizean. Txermingo ikastolaren azpian 50 postu bildu dira eta denetarik erosi eta ikusi ahal izan da, bai jatekoa eta baita produktuak ere. Isats gisatuen lehiaketa ere egin dute.

Elkarteen arteko lehiaketa izaten da isats gisatuena. Aurten zazpi elkarte lehiatu dira eta azkenean Zizurkilgo Urkamendikoek irabazi dute. Bigarren egin dute Irrintzikoek eta hirugarren saria berriz, Adunako Txulobikoek jaso dute.

Isats gisatuen lehiaketako sariez gain, postuen artean ere banatzen dituzte oroigarriak. Hiru izan dira saritu dituzten postuak: Mariana Rosca artisauarena, Iosu Laralda fruitu lehorren saltzailearena eta Sarrikola okindegiarena.

Giro ederra sortu dute Irrintzi elkartekoek azoka berezian eta asko izan dira Txermingo ikastolara gerturatu direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!