50 postu ikusgai azokan eta 7 elkarte lehiaketan

Ataria 2017ko irailaren 8a

Uxo-Toki elkarteko kideek irabazi zuten iaz Isats Gisatu lehiaketa.

Bihar, Villabonako Txermin auzoko Zubimusu ikastolan izango da azoka 09:30etik 14:00etara Irrintzik antolatuta.

Gipuzkoa, Bizkai, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako artisau produktuen XXII. azoka izango da bihar Villabonan eta eztia, ahate produktuak, gaztak, hestekiak, ogia, gozoak, ardoa, arrai kontserbak, mermeladak eta baita kosmetika, ukenduak, bitxiak eta bestelako produktuak aurkeztuko dituzte. Guztira 50 postu izango dira eta hiru ederrenak sarituko ditu Villabonako Irrintzi elkarteak, azoka bereziaren antolatzaileak.

Isats gisatu lehiaketa

Azokarekin batera XXII. Isats gisatuaren lehiaketa egingo dute eta Aiztondo bailarako zazpi elkarte lehiatuko dira. Iazko sari preziatua Amasako Uxo Toki elkarteak eskuratu zuen. 12:00etan jakinaraziko da, bihar, lehiaketaren emaitza.

Gainera, bazkaria izango da Irrintzi elkartean. Honako menua prestatu dute: kardua, isats gisatua eta izozkia. Edaria, kafea eta kopa barruan direla, menuak 15 euroko prezioa izango du. Elkartean bertan eman beharko da gaur biharretan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!