Ikasturte osoko ikastaro eskaintza egin du Villabonako kultura sailak

Ataria 2017ko irailaren 6a

Lau ikastaro egongo dira aukeran eta izen emateak irailaren 7tik 21era egin beharko dira Kultura sailaren bulegoan, 09:00etatik 12:00etara.

Hauek dira eskainiko diren ikastaroak:

- EGUR TAILA

Sacemgo tailerrean eskainiko da urriaren 2tik aurrera. Astelehenetan 15:30tik 18:30era, ostegunetan 09:30tik 12:00etara edo 15:30tik 18:30era izango dira taldeak. 0 ORDUKO IKASTAROA IZANGO DA. Villabonan erroldatutakoentzat 232 euro eta gainerako guztientzat 327 euroko prezioa izango du ikastaroak. Jon Iñaki Ormazabalek zuzenduko du saioa.

- ZAHARBERRITZEA ETA ARTE APLIKATUAK

Sacemgo tailerrean eskainiko da 90 orduko ikastaroa. Urriaren 2tik aurrera izango da ikastaroa eta astelehenetan izango dira saioak 17:00etatik 20:00etara Oihana Insaustiren eskutik. Villabonan erroldatuentzat 196 euro eta gainerakoentzat 307 euro balioko ditu ikastaroak.

- PINTURA HELDUENTZAT

Larrea kaleko 20. zenbakian eskainiko du ikastaroa Urkiri Salaberriak urriaren 4ean hasita. 60 orduko ikastaroa izango da eta taldeak asteazkenetan 17:30tik 19:30era eta ostegunetan 18:30tik 20:30era osatuko dira. Villabonan erroldatutakoek 131 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 199 euro.

- PINTURA HAURRENTZAT

Larrea kaleko 20. zenbakian izango dira saioak Urkiri Salaberriaren eskutik. Urriaren 2tik aurrera taldeak osatuko dira adinaren arabera: 4 eta 7 urte artekoek astelehenetan 17:30tik 18:30era izango dituzte saioak; 8 eta 11 urte artekoek astelehenetan baita ere 18:30tik 19:30era; eta 8 eta 11 urte artekoek aukera izango dute baita ere pintura saioa jasotzeko ostegunetan 17:30tik 18:30era. Villabonan erroldatuentzat 91 euroan egongo da ikastaroa eta gainerakoentzat 120 euroan.

Taldeak osatzen ez badira, ikastaroa bertan behera uzteko aukera izango du Villabonako Udalak. Aurten, gainera, aldaketa egin dute ordainketa sistema. Hortaz, izena ematera joaten diren momentuan, kontu korrontearen 24 zenbakiak eraman beharko dituzte herritarrek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!