Aurrebenjaminek (2010-11) eta benjaminek (2008-09) astelehenetan eta asteazkenetan entrenatuko dute. Haur askok eman dute izena; hori dela eta, hainbat taldetan banatu dituzte eta talde homogeneotan arituko dira. Alebinek, berriz, asteartetan eta ostegunetan entrenatuko dute.
Joko garbiko saioak asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte eta palaz ere beren pilota saioak izango dituztela jakinarazi du Behar Zana pilota elkarteko kideek. Larunbat goizetan ere pilota saio libre eta irekiak eskainiko dituzte Amasako pilotalekuan.
Federatu mailakoek (infantil, kadete, jubenil eta nagusiek) entrenamentu bereziak izango dituzte. Maila horietako pilotariren batek Behar Zanan izena eman nahiko balu, 600 37 53 52 eta 688 68 59 82 telefonoetara deitu edo beharzanapelota@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.
Gurasoei zuzendutako kurtso hasierako bilera irailaren 14an izango da 19:30ean, Behar Zana pilotalekuan. Pilota ikastaroak irailaren 18ko astean hasiko dira, talde bakoitzari dagokion egun eta orduan.