2017/09/09 09:30 - 14:00

XXII. Azoka Berezia

XXII. Azoka Berezia
Txermin auzoa, Amasa-Villabona

Gipuzkoa, Bizkai, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako artisau produktuen XXII Azoka Irrintzi elkarteak urtero antolatzen du: eztia, ahate produktuak, gaztak, hestekiak, ogia, gozoak, ardoa, arrain kontserbak, mermeladak eta baita kosmetika, ukenduak, bitxiak eta bestelako produktuak aurkeztuko dituzten 50 postuk parte hartuko dute.

Azoka honekin batera XXII. Isats Gisatu Lehiaketa izango da, aurkezpen eta lehiaketako emaitzak 12:00etan izango dira. Aiztondo bailarako zazpi elkartek parte hartuko dute eta iazko garaile Uxo Toki elkartea garaitzen saiatuko dira.

Jarraian, bazkaria izango da elkartean bertan eta txartela 15 euro ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!