Behar Zanak galdu egin du lehen jardunaldia

Ataria 2017ko irailaren 3a

Gaur hasi da Enrique Abril Errebote txapelketa. Behar Zanak Luzean taldearen aurka jokatu du goizean; bllabonatarrek galdu egin dute, 2-13.

Gaur jokatu da Enrique Abril txapelketako lehen jardunaldia Behar Zana eta Luzean taldeen artean; Amasa-Villabonako taldeak galdu egin du lapurtarren aurkako partida, 2 eta 13. 

Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun), Zubieta (Zubieta) eta Luzean (Donibane Lohizune). Hurrengo jardunaldia irailaren 17an jokatuko dute Oiartzungo Txost taldearen aurka; Oiartzungo plazan izango da norgehiagoka, 10:00etan.

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute; denek denen aurka jokatu beharko dute eta irailaren 3tik 24ra jokatuko dituzte partidak Villabonako, Oiartzungo eta Zubietako plazetan.

Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek jokatuko dute finalerdia, urriaren 1ean. Partida hori irabazten duenak jokatuko du finala lehenengo fasean aurrena sailkatzen denaren aurka. Oiartzungo plazan jokatuko da urriaren 8an –eguraldiak txapelketaren datak aldatzen ez baditu, betiere–. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!