Igandean hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Ataria 2017ko abuztuaren 29a

Villabonako Behar Zana elkarteko kideek hartuko dute parte txapelketan, Luzean, Txost eta Zubieta taldeekin batera. Urriaren 8an izango da finala Oiartzunen. 

Igande honetan, irailaren 3an, hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Aurten, Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun), Zubieta (Zubieta) eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute; denek denen aurka jokatu beharko dute eta irailaren 3tik 24ra jokatuko dituzte partidak. Villabonako, Oiartzungo eta Zubietako plazetan jokatuko dituzte. Hain zuzen, Villabonan jokatuko da lehen jardunaldia, datorren igandean, Behar Zana eta Luzean elkarteen artean, 11:30ean.

Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek jokatuko dute finalerdia, urriaren 1ean. Partida hori irabazten duenak jokatuko du finala lehenengo fasean aurrena sailkatzen denaren aurka. Oiartzungo plazan jokatuko da urriaren 8an –eguraldiak txapelketaren datak aldatzen ez baditu, betiere–. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!