Villabonako santioak 2017

Festak ez du etenik Villabonan

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 30a

Goizean egitarau borobila izan dute Villabonan. Hasi irristaketa lasterketarekin, marrazki lehiaketarekin jarraitu eta halterofilia saioarekin amaitu dute. Eguerdian, Gorritiren abereen ikuskizuna izan da. 

Hamarrak jo bezain laster atera dira 14 urtetik beherako 100 lagun inguru irristaketa lasterketa herrikoian. Zazpigarren urtez ospatu du Arratzain irristaketa taldeak. Haurren ondoren, helduen txanda izan da. Beste 100 lagun inguruk Zizurkildik barrena zazpi buelta osatu dituzte. Ondoren, parte hartzaile guztiekin oparien zozketak egin dituzte.

Jarraian, marrazki lehiaketa izan da haurrentzat Berdura plazan, eta geroago halterofilia saioa izan da ikusgai Errebote plazan; VII. Santio Saria jokatu dute Danok Danena taldearen eskutik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!