Kalera martxa Tolosaldean da

Ataria 2017ko uztailaren 26a

Kalera Kalera ekimenak antolatuta, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko martxa egiten ari da uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara. Gaur eguerdian, Villabona festetan dela, bertako kaleetatik pasa da. Harrera egin diote Iru-Aldetan eta ondoren ekitaldia izan da Malkar plazan.

Martxan parte hartzen ari direnek Anoetarako bidea hartu dute ondoren eta bertan bazkaldu ondoren, Ibarran izango dute gaurko helmuga. Bihar egingo dute azken txanpa eta Hatortxu Rock jaialdia Lakuntzan ospatzen dela aprobetxatuta bertan emango zaio bukaera martxari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!