[GUTUNA] Villabonako XX+1 Garagardo Asteburua

Irrintzi elkartea 2017ko uztailaren 26a

Irrintzi Elkarteak pasa den asteburuan antolatutako XX+1 Garagardo Asteburua arrakasta hutsa izaten lagundu duten laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkie. 

Villabonako Udala eta Zubimusu Ikastolarekin duela hilabete egin zuten bileran, azken honek Garagardo Azoka aurretik berrikuntza lanak zirela eta, urteroko ekintza beti bezala egitea ezinezkoa zela jakinarazi zitzaion Irrintziri eta, horren ondorioz, alternatibak aztertzen hasi behar izan zuten. Nahiz eta Irrintziren asmoen aurka urteroko ekintza hau ezin izan den behar bezala ospatu, bazkari on batez eta garagardo batzuez gozatzera etorri zen jende guztiari ere eskerrak eman nahi dizkio elkarteak. Etorritakoek formatu berria gozatu dute eta hala eskertu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!