Aurten Kale Berria ere itxi egingo da zenbait ordutan Izkinako bidegurutzetik elizaraino, urgentziazko zerbitzuen pasoa izan ezik. Festa gunean garajea duten ibilgailuei elizako bidegurutzetik sartzeko aukera emango zaie.
Kale Berria itxiko da, 17:00etatik 00:00etara, uztailaren 24an eta uztailaren 29an. Santio egunean, San Inazio bezperan eta San Inazio egunean 24 ordutan egongo da Kale Berria itxita eta Santa Ana egunean, 05:00etatik 12:00etara zabalduko dute bakarrik. Uztailaren 27an 00:00etatik 05:00etara, uztailaren 28an 11:00etatik 00:00etara eta uztailaren 29an, 17:00etatik aurrera itxiko dute kale hori.
Bestalde, Kale Nagusia zama lanetarako irekiko dute egunero 06:00etan, Santio egunean, San Inazio bezperan eta San Inazio egunean izan ezik. Gainerako egunetan, 11:00 arte egongo da irekita uztailaren 28 eta 29an, 12:00ak arte uztailaren 26an eta 15:00ak arte uztailaren 24an eta 27an.
Kale Berria mozten den egun eta orduetan Donostiara doan autobusaren geltokia Olaederra kiroldegian izango da eta Tolosara doazen autobusen geltokiak Txermingo biribilgunean eta Arroako paradan izango dira.
Udaltzaingoaren gomendioak
Egun horietan oinezkoen kopurua ugaldu egiten dela kontuan izanik, herrian zehar arreta handiz gidatzeko eskatu die Udaltzaingoak gidari guztiei, istripurik gerta ez dadin. Ibilgailuak kanpoaldean edo Txermin aparkalekuan uztea gomendatu dute eta Udaltzaingoaren esanak jarrai daitezela eskatu dute. Egunotan, uztailaren 24tik 31ra 24 orduz egingo du lan Udaltzaingoak eta telefono zenbaki hau izango du zabalik: 943 69 39 80.
Horrekin batera, jakinarazi dutenez, 16 urtetik beherakoek debekatua dute sokamuturrean parte hartzea, nerabeak zezen plazara sartzen badira, ekintza bertan behera geratuko da.
Uztailak 24an eta abuztuaren 1ean Remi Ayestaran pasealekuan eta Maiatzak 1 plazan ospatuko da azoka. Festek irauten duten bitartean, lokal komertzialen hondakinen bilketa sistema honakoa izango da. Santio eguneko kartoi bilketa uztailaren 26an egingo da, 10:00etan hasita. Errefusaren bilketa, uztailaren 27an, 29an eta abuztuaren 1ean egingo da. Bezperan utzi beharko da edukiontzia lokalaren atarian.