Villabonako santioak 2017

Santio bezperako herri afarirako eta kuadrillen eguneko bazkarirako izen emateak

Ataria 2017ko uztailaren 20a

Uztailaren 24 gaueko herri afaria eta uztailaren 28an Etxeondon egingo den kuadrillen bazkarirako izen emateak zabaldu dituzte.

24ko HERRI AFARIA

Herri afarirako, herriafaria24@gmail.com e-mailean eman daiteke izena, uztailaren 21eko eguerdiko 12:00ak baino lehen (kuadrillen izena eta jende kopurua adierazi behar da). Izen ematea modu presentzialean egin nahi izatekotan, uztailaren 21ean egin behar da, 09:00etatik 12:00etara, kultura saileko bulegoan.

KUADRILLEN BAZKARIA

Mahai eta aulkien banaketaren hurrenkera zozketa bidez gauzatuko da aurten ere. Izen ematea hurrengo e-mailean egin:etxeondobazkaria@gmail.com. Horretarako, mezuan kuadrillaren izena jarri behar da, eta zenbat lagun joango diren bazkaltzera. E-mailez izena emateko azken eguna uztailaren 21ean izango da, eguerdiko 12:00etan. Izen-ematea modu presentzialean egin nahi izatekotan (e-mailez izena ematea gomendatzen da, dena den), uztailaren 21ean egin behar da, 9:00etatik 12:00etara, kultura saileko bulegoan. Txupinazoaren momentuan, zozketa egingo da eta bertan ateratzen den zenbakiaren arabera antolatuko da mahaien banaketa. E-mailez, prentsaren bidez, udaletxe azpiko tabloian eta Villabonako Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko da mahaiak jasotzeko ordena.

Aulkiak eta mahaiak eguerdiko 12:00etan banatuko dira bazkariaren egunean, eta izen ematearen ordena berean egingo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!