2017/07/31 09:00
09:00. Diana, Jeronimo Dultzaina Taldearen eskutik.
10:30. Haur parkea, Arroan: Slide, ohe elastikoak, Spiderman txirrista, oihana... Eguraldi txarra eginez gero: Olaederra kiroldegian.
11:30. Errebotea: Villabona-Hazparne norgehiagoka, Erreboteko plazan, Behar Zanaren eskutik.
12:30. Erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsa, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi Konpartsak eta Villabonako erraldoi, ipotx eta buruhandiek parte hartuko dute.
13:00. Gora Kale-Txiki Bandaren emanaldia, Txistulari plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Gurea zinean.
18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.
21:00. Rock emanaldi ibiltaria, Rockalean, Erreboteko plazatik abiatuta
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?