Villabonako santioak 2017

Danborradaren bigarren entsegua asteartean

Ataria 2017ko uztailaren 17a

Onddo gazte asanbladak antolatuko du aurten uztailaren 24ean egiten den danborrada. Zatorran egingo dute bigarren entsegua, asteartean, uztailak 18, 19:00etatik aurrera.

Aurreko ostegunean bildu ziren lehen aldiz eta bertara azaldu beharra zegoen izen emateko. Gutxienez bi entsegutara azaldu beharko da, gero danborradan atera ahal izateko.

Azken entsegua, uztailaren 20an, osteguna, 19:00etan egingo da kiroldegiko kantxan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!