Villabonako santioak 2017

Uztailaren 25ean Santio Kros herrikoia Zunbeltz elkarteak antolatuta

Ataria 2017ko uztailaren 10a

XXXVII. aldia izango da krosa antolatzen duela Villabonako Zunbeltz elkarteak. Santio egunean, uztailaren 25ean, 10:30etik aurrera izango dira lasterketak.

Hauexek izango dira irteera orduak kategoriaka:

Benjaminak : 10.30etan Zunbeltz inguruko ibilbidean:buelta txiki bat
Alebinak      : 10.45etan Zunbeltz inguruko ibilbidean:2 buelta txiki
Infantilak     : 11.00 etan: buelta 1 ibilbide nagusiari: 2,5 Km
Kadeteak      :  11.00 etan: buelta 1 ibilbide nagusiari: 2,5 Km
Juniorrak      : 11.00 etan: 2 buelta ibilbide nagusiari: 5 Km
Prueba nagusia eta Beteranoak:       11.00etan: 3 buelta ibilbide nagusiari: 7,5 Km

Kategoria bakoitzeko lehenengo gizonezko eta emakumezkoentzat sariak egongo dira. Izen emateak doan egin beharko dira egun berean, edo aurrez www.herrikrosa.eus helbidean.

Antolakuntzak ez du gerta daitezkeen istripuen ardura bere gain hartuko. Antolakuntzak parte hartzaileei lasterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomendatzen die, kirol ekintzaren arriskua nobere gain baitago.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!