Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako departamentuaren langileek egin dituzte eta Maite Izagirre alkateak, Aintzane Oiarbide foru diputatuarekin, eta Mikel Uribetxeberria, erakunde horretako Kudeaketa eta Plangintza Zuzendariarekin izandako elkarrizketen emaitza izan dira.
Zutabe horien funtzio praktikoa desagertu egin zen oinezkoentzako gaineko pasabidea kendu zenean, eta zutabe horiek kentzeko obra, Maite Izagirre alkatearen esanetan, udal gobernua hau garatzen ari den udal kudeaketa eraginkorrean eta erakundeen arteko elkarlanean urrats berri bat izan da: “Zutabe horiek ez zuten izateko arrazoirik. Agaraitzeko biribilgunea egin zenean, honek, gaineko pasabidea egitea arrazoitu zuten bide segurtasuneko arazo asko eliminatu zituen, eta, gaur gaurkoz, hormigoizko zutabe hauek inolako ekarpenik ez egiteaz gain, osagai anti-estekiko handia zuten. Eta ez hori bakarrik, zorionez gertatu ez den balizko trafiko istripu baten aurrean, arazo gehigarria ekar zezaketen” dio alkateak.
Maite Izagirrek zoriondu egiten ditu aldeak, lanak hain azkar egiteagatik, eta eskerrak ematen dizkio Foru Aldundiari udalaren proposamena ondo hartzeagatik, honek posible egingo baitu Amasa-Villabonak sarrera naturalagoa eta begi inpaktu txikiagokoa izatea.