Garagardo Azoka aurten ez da urtero bezala antolatuko

Ataria 2017ko uztailaren 3a

Urtero egon izan ohi den giroari eusteko asmoz, Irrintzi elkarteak Garagardo Asteburu bat antolatu du elkartean bertan.

"Ohitura galdu ez dadin" antolatu du asteburua eta bazkari eta afariak emango dira uztailaren 14an, 15an eta 16an.

Ukondo, saltxitxa, gula, izozki eta garagardoz osaturiko menuak emango dira. Txartelak aurrez hartu beharko dira Iru Aldeta tabernan eta Irrintzi elkartean, 19:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!