Batzokian egindako pintaketen harira adierazpen bateratua

Ataria 2017ko ekainaren 27a

Villabonako Batzokian egindako pintaketen harira Villabonako EAJ, EH Bildu eta PSE-EEk honakoa adierazi dute:

1.- Ekintza hauen aurrean gure desadostasuna eta arbuioa adierazi nahi dugu, horrelako jarrera eta ekintzak gure herriaren eraikuntzan oztopo direlako.

2.- Mehatxu, pintaketa eta mota honetako jarrerak baztertzen ditugu; gure jardun eta estrategietatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira eta lekuz kanpo geratzen dira.

3.- Kasu honetan bezala, Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dugu, herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubide urraketak erabat desagertu arte.

4.- Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da eta bide horretan elkarrekin etorkizun baketsu baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!