Sutea piztu da Villabonako etxebizitza batean

Ataria 2017ko ekainaren 15a

Villabonako Udalak jakinarazi bezala, goizeko 11:10etan sutea piztu da herriko Kale Berriko 40. zenbakian. Suhiltzaileak bertaratu eta kalea itxi egin behar izan dute sute itzali ahal izateko.

Sua etxebizitzako sukaldean piztu da, etxeko jabea bertan ez zegoen momentu batean. Udaltzaingoak gerturatu eta jarraian suhiltzaileak, Ertzaintza eta herriko brigada taldea ere bertaratu dira. Udalak jakinarazi moduan, une honetan jada egoera kontrolpean dute: "Beste etxeetan kalterik egon ez den arren, kea zabaldu egin da eta segurtasun protokoloari jarraituz, blokeko bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte". Oraindik hala ere, sutea ez da erabat itzali. Maite Izagirre alkatea bertan izan da egoeraren unean uneko informazioa izan eta udalaren laguntza eskaintzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!