Tamaina handiko hondakinak asteazken gauetan bakarrik bilduko dira

Ataria 2017ko ekainaren 14a

Villabonako Udalak, Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean tamaina handiko hondakinak biltzeko eran aldaketa egingo du: asteazken gauetan bakarrik utzi ahal izango dira kalean.

Udal ordezkariek esan dutenez, "hondakinak kudeatzeko zerbitzua etengabe hobekuntza prozesuan dago" eta material horiek jasotzerakoan aldaketak egin dituzte, "eraginkortasuna irabaztearren".

Bi helburu garrantzitsu ditu neurri honek: alde batetik, horrelako hondakinen gaikako bilketa bultzatzea, Tolosa eta Andoain eskualdetako garbiguneak gehiago erabiliz; bestetik, hiri ingurune atseginagoak eta errespetutsuagoak lortzea. "Tamaina handiko hondakinak bildu ez direlako ostegun goizetan hainbat espazio publikoren zikintasun irudia, pixkanaka baztertzen joan behar dugu", dio Maite izagirre alkateak, bere ustetan dinamika berri hau "guztiontzat onuragarria" izango da.

Sistemaren eraginkortasuna handiagoa izan dadin, herritarrak Tolosaldeko Mankomunitateko webgunearekin jarrii beharko dute harremanetan edo 943 67 62 16 telefono zenbakira deitu (bulegoko orduetan) asteazken horretan beren auzoko ohiko tokian hainbat material uzteko duten asmoa jakinaraziz. Horrela, bilketa zerbitzuak elementu horiek non jaso behar dituen jakingo du zehatz-mehatz, eta baliabideak optimizatuko dira. "Guztiok izan behar dugu arduratsuagoak gure hondakinekin, eta zabor bilketa zerbitzua egunetik egunera hobetu dadin kolaboratu behar dugu" dio Izagirrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!