Villabonako santioak 2017

Jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

Ataria 2017ko ekainaren 14a

Iazko Santio Jaietako kartel irabazlea

Ekainaren 26a izango da lanak aurkezteko azken eguna, horretarako Villabonako udaleko kultura sailaren bulegora jo beharko da, goizez 09:00etatik 14:00etara.

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan beharko da eta 16 urtetik gorakoa. Azalaren formatua 21x21 zm-koa izango da eta edozein teknika erabili daiteke. Hori bai, aurkeztutako azalak, Santio Jaiak-Villabona 2017 testua eraman beharko du.

Lanarekin batera, sobre itxi batean aurkeztu beharko da eta bertan parte hartzailearen izen abizenak eta telefonoa jarri behar dira. Lanek erabat originalak izan beharko dute eta irabazleak 400 euroko saria izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!