Jaietarako kontzerturako bozketa

Ataria 2017ko ekainaren 8a

Iaz Vendetta taldeak jo zuen Santio festen barruan Gazteen Egunean

Uztailaren 26an, asteazkena, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan. Aurten, aurreko urteetan bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute Internetez egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2003 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: kontzertubozketa@gmail.com. Taldeak proposatzeko epea ekainaren 8an hasi eta ekainaren 11n 00:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

  1. Uztailaren 26an Villabonan jo ahal izatea.

  2. Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 13an hasi eta ekainaren 16ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan  bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duten guztiei gogoraraziko diete berriz ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!