Eskuzko txapelketako finalak Behar Zanan

Ataria 2017ko ekainaren 3a

Behar Zana elkarteak 71 urte betetzen ditu aurten eta ekitaldiak ari dira ospatzen atzotik. Gaur arratsaldean haurren eskuzko txapelketako finalak jokatu dituzte frontoian.

Iluntzean bazkideen afaria izango da eta afalostean aterako da Behar Zana danborrada Villabonako kaleetan zehar.

Bihar izango dute jai egunetan azkena. Geronimo Dultzaina taldekoak aterako dira goizean eta 11:00etan errebote partidua izango da. Gonbidatuen bazkariarekin emango diete amaiera urteurreneko ospakizunei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!