Behar Zana elkartearen 71. urteurreneko festa asteburuan

Ataria 2017ko maiatzaren 30a

Iazko urteurren festan izandako ekitaldietako bat.

Ostiraletik igandera bitartean egingo ditu urteurrena ospatzeko ekitaldiak Villabonan lekututa dagoen elkarteak.

Ekainak 2, ostirala

17:00. Txupinazoa Bolatokian.

17:30. Bola tiraldia ume eta helduentzat.

18:00. Sagardo dastaketa (eguraldi txarra eginez gero Zubimusu ikastolako aterpean). Buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetatik zehar Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik.

Ekainak 3, larunbata

10:00. V. Xake txapelketa elkartearen egoitzan. Pilota eskolako haurren txapelketa, aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailetan).

16:00. Pilota eskolako haurren joko garbi partidak. Jarraian, haurren eskuzko txapelketako finalak Behar Zana frontoian.

19:00. Meza hildako bazkideen alde.

20:15. Bazkideen afaria.

23:15. Behar Zana danborrada.

Ekainak 4, igandea

09:00. Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Errebote partida.

14:30. Gonbidatuen bazkaria elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!